pinazeo
izond. Bot. Koniferoen klaseko izen bereko familiako zuhaitz eta zuhaixkez esaten da. Enborra adartsua eta erretxinaduna dute gehienek. Hostoak orratz itxurakoak dituzte, txortenaren inguruan binaka, hirunaka edo bosnaka espiralean antolatuak eta iraunkorra, larizioak izan ezik. Oin berean baina pinaburu banatan dituzte lore arra eta lore emea. Kono itxurako fruitu zurtsua eta hazi hegodunak dituzte. 9 genero eta 200 mota biltzen dira pinazeoen baitan. Pinazeo generorik ezagunenak Pinus, Picea eta Abies dira.