Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pilon, Jean-Guy

Quebectar olerkari eta eleberrigilea (Saint-Polycarpe, Québec, 1930). Zuzenbide ikasketak egin zituen Montréalgo Unibertsitatean, eta han eskuratu zuen lizentzia. Ondoren Éditions de l´Hexagone eta Éditions de l´Actuelle argitaletxeetan lan egin zuen, eta 1958. urtean Recontre Internationale Québécoise des Écrivains kultura foruma antolatu zuen Gaston Miron eta Louis Portugaisekin. 1959. urtean Liberté aldizkaria sortu zuen, André Belleau, Jacques Godbout, Gilles Hénault eta Fernand Ouellettekin batera. Hurrengo urtetik aurrera Kanada Irratiko kultura saioen arduraduna izan zen. Pilonek hainbat sari lortu ditu bere karreran zehar, besteak beste Province de Québec-ena (1955), David saria (1956) etab. Bere olerkietan nabarmena da Alain Grandbois eta René Char-en eragina. Hauek dira bere olerki lan nagusiak: Les cloîtres de l´été (1955, Udako kanpandorreak), La fiancée du matin (1953, Goizaren andregaia), L´homme et le jour (1957, Gizona eta eguna), La mouette et le large (1960, Kaioa itsas barruan), Pour saluer une ville (1963, Hiri bat agurtzeko), Comme eau retenue: poèmes 1954-1963 (1968 Ur geldia bezala: poemak 1954-1963) bilduma. Pilonen lan aipagarria da, orobat, Solange (1965) eleberria.