Pilâtre De Rozier, François
Frantses fisikaria eta aeronauta (Metz, 1756 - Wimereux, 1785). Fisika eta kimika irakasle izen zen Reimsen. 1783. urtean, Arlandes markesarekin batera, lehen globo igoaldia egin zuen, hogeita bost minutuko iraupena izan zuena eta 1.000 metrotara iritsi zena. 1785. urtean, Mantxako kanala zeharkatzeko ahalegina egin zuen, haize beroz eta hidrogenoz betetako bi globo zituen Rozière izeneko tresnan. Hidrogenozko globoa lehertu zen eta berarekin zihoan Romain fisikariarekin batera hil zen.
- pila 2
- pilaka
- pilare
- Pilastra, La
- Pilato
- Pilâtre De Rozier, François
- pilatu, pila(tu), pilatzen
- pilatzaile
- pilatze
- Pilcomayo
- pilda