Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pilato

edo Pontzio Pilato. (Lat. Pontius Pilatus). Judeako gobernari edo prokuradore erromatarra K.o. 26-36 urteetan (K.o. 36. urtean hila?). Alexandriako Filon filosofoaren arabera, oso ankerra izan zen Pontzio Pilato. Jesusen auzian izan zuen jarreragatik egin zen ezagun. Bere kontzientziaren eta enperadorearen onarpena ez jasotzearen artean borrokatu ondoren, arantzazko koroa ezarri zion Jesusi eta zigor fisikoak eragin zizkion. Jendaurrera eraman zuen Jesus eta jendetzak haren heriotza eskatu zuenean eskuak garbitu zituen Pilatok erantzukizunik ez balu bezala. Tradizioen arabera bizitza amaiera desberdinak izan zituen (Erroman hila, Viennera erbesteratua, kristau bihurtua, etab.). Eskuak garbitzen irudikatu ohi da.