Pialat, Maurice
Frantses zinema zuzendaria (Cunlhat, 1925 - Paris, 2003). Haren lehen film laburrek sari garrantzitsuak jaso zituzten. L’enfance nue (1969, Haurtzaro biluzia), aktore ez profesionalekin eginiko bere lehen film luzeak, oso harrera ona izan zuen. Telebistan ere jardun zuen. Pialaten beste filmen artean, Loulou-n (1980) Isabel Huppert eta Gérard Depardieurekin, eta Sous le soleil de Satan (1987, Satanen eguzkipean, Cannesko lehen saria) dira aipagarri.