Petrucciani, Michel
Frantses jazz pianista, musikagilea eta orkestra zuzendaria (Orange, 1962 - New York, 1999). Jazzeko musikagile familia batean sortu zen, aita gitarra jotzailea zuen eta anaia kontrabaxu jotzailea. Lehenengo kontzertua hamahiru urte zituela eman zuen. Berehala, Kenny Clarke, Carl Terry eta Lee Konitzekin batera jotzen hasi zen. Michel Petrucciani Trio (1981) diskoa grabatu zuen, eta hurrengo urtean, Charles Lloydekin batera, Montreux '82 lana. Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta han 100 Hearts (1984), Pianism (1985) eta Power of Three (1986) lanak egin zituen. 1993an Frantziara itzuli zen eta disko bat grabatu zuen Eddy Louissekin.