Petrucci, Ottaviano
Italiar inprimatzailea (Fossombrone, Urbino, 1466 - Venezia, 1539). Musika inprimatzea bururatu zitzaion lehena izan zen. Hiru fasetan banatzen zen Petrucciren sistema: pauta inprimatzen zen lehenengoan, notak bigarrenean eta testua hirugarrenean. Berak inprimatu zuen Venezian Harmonice Musices Odhecaton (1501) abesti bilduma.