Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Persia

Persiarren herrialdea, Iran. Mendebalean Antzinateko greziarren ondoren Iran osoa adierazteko erabili izan den hitz hau, berez, Iran hego-mendebaleko lurralde bati zegokion (K.a. 1000. urte inguruan parsa herri indoeuroparra finkatu zen eskualdea). Bertakoek Iran hitza erabili dute betidanik beren herria izendatzeko. ik. Iran.