Persiako Golkoa
(Arabiako Golkoa arabiarrentzat). Arabiako penintsularen eta Irango hego-mendebalaren arteko golkoa, Chatt al-Arab-etik, Tigris eta Eufrates ibaien ahotik Ormuzgo golkoraino hedatzen dena. 368 km inguru zabal eta 960 km inguru luze. Eremua: 240.000 km2. Sakonera gutxikoa da: 90 m inguru toki sakonenean. Iran aldeko kostaldea Arabiakoa baino sakonagoa da. Bertako perlak oso aintzat hartuak dira. Garrantzi handia du munduko ekonomiarentzat, ertzetako estatuek –Saudi Arabia, Bahrain, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait, Iran, Irak– munduko petrolioaren laurdena ekoizten baitute, bertatik zabaltzen da mundu guztiko findegietara.