Perón, Juan Domingo
Argentinar militarra eta politikaria (Lobos, Buenos Aires, 1895 - Buenos Aires, 1974). 1943. urtean Farrel aginpidera eraman zuen estatu kolpea bultzatu zuen, eta Lan ministro eta lehendakariorde izan zen haren agindupean. 1946an Errepublikako Lehendakari aukeratu zuten, eta diktadura ezarri zuen elizaren, armadaren, ezkerreko alderdi batzuen eta eskuin nazionalistako batzuen laguntzaz. 1955ean erbestera joan behar izan zuen elizarekin eta armadarekin izandako arazoen ondorioz. 1973an peronistek irabazi zituzten hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten Perón errepublikako lehendakari.