Periz de Legaria, Miguel
Nafar apezpikua (Legaria, ? - Iruñea, 1304). Iruñeko apezpiku izendatu zuten 1287. urtean, eta postu horretan egon zen hil arte. Apezpikua izan zen garaian diozesiko sinodoa ospatu zuen Iruñean (1301), Nafarreriako gerran suntsitu zen liburutegi kapitularra berriro osatu zuen, San Migel kofradiako konstituzioak egokitu zituen, Leireko fraide beneditarrei lagundu zien eta 1302. urtean Orregako priorearen hautaketaren inguruan sortu ziren arazoen aurrean bitartekari lanak egin zituen. Periz de Legaria hil zenean ondoren krisi politiko-erlijioso sakona ezagutu zuen Iruñeko barrutiak 1310. urtean Arnalt Puyana iritsi zen arte.
- peritoneo
- peritonitis
- peritrikido
- peritu
- peritutza
- Periz de Legaria, Miguel
- perizementu
- periziklo
- perka
- Perkain, Jean
- perkal