Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peritonitis

iz. Hestartekoaren hantura. Bi mota nagusi daude: larria eta kronikoa. Peritonitis larria, gehienetan, gertuko hanturaren edo eritasunen baten ondorioa da, eta hiru aldi ditu: narritagarria (sintomak oinazea, goragalea, meteorismoa, ileitisa); ezkutukoa (sintoma gutxikoa); eta pozoitsua (takikardia, sukar handia, eldarnioak, pixa egiteko zailtasuna, etab.). Peritonitis kronikoa, batzuetan, larriaren ondoriozkoa izaten da, baina, gehienetan, hasieratik izaten da kronikoa. Peritonitisa sortzen duen eragilearen arabera, bi mota nagusi daude: bakterio batek eragina (estreptokokoak, estafilokokoak, gonokokoak, kolipatogenoak, rickettsiak, etab.) eta aseptikoa (peritoneoa narritarazten duen eragile kimiko, mekaniko edo pozoitsu batek sortua).