periodo
iz. batez ere Fis. Aldia, aroa. v Fenomeno ziklikoetan edo eten gabe errepikatzen diren fenomenoetan, zikloak osatzeko hartzen den denbora. v Fis. Maiztasunaren alderantzizko magnitudea da. Periodoa (T), maiztasuna (v) eta mugimenduaren pultsazioa (w) honela daude loturik:
v Mat. Osoak ez diren zatiduretan etengabe errepikatzen diren zenbaki hamartarren multzoa. Esate baterako 4 zati 3 egitearen emaitza 1,3333… da, eta hemen periodoa 3 da. v Semidesintegrazio periodoa edo periodo irradiaktiboa, T1/2. Fis. Elementu erradioaktibo batek dituen atomoen erdiak desintegratzeko behar den denbora. Oso desberdina da elementu batetik bestera semidesintegrazio periodoak hartzen duen denbora; esate baterako erradioarena 1590 urtekoa da eta radonarena berriz 3,8 egunekoa. Semidesintegrazio periodoak honelako lotura du desintegrazio konstantearekin (l):
v Argizari periodoa. Astr. Eguzkiaren inguruan planeta batek egiten duen ibilbidearen periodoa; Lurrarena esate baterako 365,25 egunekoa da. v Desintegrazio arteko periodoa. Kim. Gai bakun batek edo atomoaren nukleo ezegonkor batek bere irrada–intentsitatearen erdia galtzeko (alfa, beta edo gamma irradak) behar duen denbora. Gai bakun edo nukleo erradioaktibo bakoitzarentzat konstante bat da. Desintegrazio arteko periodoak segundo zati batzuetatik milioika urterainokoak izan daitezke. Uranio erradioaktiboaren (U235) desintegrazio arteko periodoa 7,1x108 urtekoa da, eta plutonioarena (Pu239) 24,36 urtekoa.