Pergamo
(Gr. Pergamon; gaur egun Bergama). Asia Txikiko antzinako hiria (Misia), gaur egun Turkian. v Historia. Atalotarren dinastiaren erresumako hiriburua izan zen (K.a. 282-133 urteetan), zibilizazio heleniarraren garaian. Atalo I.ak sortu zuen Pergamoko liburutegi ospetsua (200.000 liburu). Tradizioak dioenez, Pergamoko erregeak Alexandriako liburutegiko jakintsuak diruz erakartzen zituela eta, Pergamoren blokeoa agindu zuen faraoiak, hiri hartara papirorik sar ez zedin. Liburutegian zertan idatzi ez zenez, abere larrutan idazten hasi ziren, eta horrela asmatu zen pergaminoa, ezagutzen den lehen blokeo ekonomikoaren ondorioz. Marko Antoniok Pergamo konkistatu zuenean, Kleopatra Egiptoko faraoiari eman zion opariz Pergamoko liburutegia, eta hala Alexandriako liburutegiaren barne geratu zen.