Penck, Albrech
Alemaniar geografoa (Leipzig, 1858 - Praga, 1945). Vienako eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Berlingo ozeanografia institutuko zuzendari izan zen. Geomorfologiari buruzko garrantzi handiko ikerketak egin zituen, Morphologie der Erdoberfläche (1894, Lurrazalaren morfologia), geomorfologiako lan handia besteak beste. Alpeetako Kuaternarioko glaziazioak aztertu zituen. Besteren artean Alemaniari, Herbehereei eta Belgikari buruzko monografiak egin zituen.