Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Penate

Mit. Erromatarren erlijioan etxea babesten zuen jainkoa. Penateak elikaduraren (penus) ardura zuten eta Lar-ekin batera etxeko jainkoak ziren. Etxe bakoitzak bereak zituen estatua txikietan irudikatuak; otorduetan janariak haien aurrean ezartzen ziren eta egun berezietan sakrifizioak eskaintzen zitzaizkien. Baziren, orobat, herriko Penateak deituak, estatuaren babesle zirenak. Vestaren tenpluan gurtzen ziren.