Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pembroke

Ingeles familia.  v Richard de Clare. Pembrokeko 2. kondea, Strongbow (“arku sendoa”) deitua (1130 - 1176). Pembrokeko lehen kondearen semea zen. 1170ean Irlandara joan zen Leinsterko erregeari laguntzera. Haren alabarekin ezkondu zen eta haren ondorengoa izan zen (1171).  v William Marshal. Pembrokeko kondea (?, 1146 - Cavesham, Berkshire, 1219). Richard de Clare-ren suhia zen. Joan Lur Gabea hil ondoren, Ingalaterrako erregeorde izan zen Henrike III.ak adin nagusia izan zuen arte. Henrike III.a aginpidean jarri ondoren Carta Magna onartzea lortu zuen Marshalek.