Peixoto, Mario
Zinemagile brasildarra (Minas Gerais, 1910 - Rio de Janeiro, 1992). Pudovkin eta Eisenstein maisu handiek txalotu zuten film bakar bat egin zuen, Límite (1930, Muga). Itsaso erdian galdua den txalupa batean doazen bi emakume eta gizonezko bat ditu lan horrek protagonista. Frantziako eta Errusiako abangoardien eta Alemaniako espresionismoaren eragina izan zuen, eta soiltasuna azken mugaraino eraman zuen bere lanetan. Beste bi film luze ezin amaiturik utzi zituen 1931n, eta 1983an ez zioten onartu urteetan landuriko gidoi bat. Cinema Novo izeneko mugimenduak aitzindaritzat hartu zuen Mario Peixoto 1960 ondoko urteetan.
- Peipus
- Peirce, Benjamin
- Peirce, Charles Sanders
- peitu
- peitutasun
- Peixoto, Mario
- peka
- pekada
- pekan
- pekari
- pekatsu