Peirce, Benjamin
Estatu Batuetako matematikaria eta astronomoa (Salem, Massachusetts, 1809 - Cambridge, Massachusetts, 1880). Harvard-eko astronomia eta matematika katedraduna izan zen eta 1843. urtean unibertsitate hartako astronomia behatokia antolatu zuen. Urano eta Neptuno planeten gorabehera nagusiak sailkatu zituen. 1863. urtean National Academy of Sciences elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Peirce-ren lan aipagarriena Linear Associative Algebra (1870, Aljebra lineal asoziatiboa) da, aljebra anitzen sistemen azterketa egiten duena.