Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peipus

Errusiako aintzira, Errusiaren eta Estoniaren artean, Finlandiako golkoaren hegoaldean. 3.600 km2. Velikaya ibaia da bertan ura isurtzen duen ibai nagusia. Narva ibaiak Finlandiako golkoarekin lotzen du. Urte erdiz izoztua egoten da.  v Historia. 1242ko apirilean, Alexandro Nevski-k Zaldun Teutoiak menderatu zituen aintzira honetan. 1944an gudu handiak izan ziren bertan Errusiaren eta Alemaniaren artean.