Petri IIIa Handia (Kataluniako IIa eta Siziliakoa Ia)
Aragoiko, Kataluniako eta Siziliako erregea (Valentzia, 1239 - Villafranca del Penedès, 1285). Aragoiko Jakue I.aren semea. Musulmanen eta Kataluniako aitonen semeen matxinadak zapaldu zituen bere erregealdian. 1282an, Siziliar Bezperak izenez ezagutzen den matxinada piztu zen Sizilian, eta Petri III.ak uhartea konkistatu eta hango errege egin zen. Handik itzuli zenean, Aragoiko eta, batez ere, Kataluniako aitonen semeak matxinatu ziren haren aurka; hala, Aragoiri hainbat pribilegio eta katalanei konstituzio berria (Bartzelonako gorteak, 1283-1284) eman zizkien giroa baretzeko. Petri III.a Erdi Aroko heroia izan zen eta garai hartako idazleek eta pentsalariek sarri aipatu zuten beren obretan; hala, Dantek Divina Commedian aipatzen du, eta Desclotek, Bocacciok eta Shakespearek ere goraipatu zuten.
- Pedro Fourier
- Petri Ia Ankerra
- Petri Ia
- Petri Ia
- Petri IIa Katolikoa
- Petri IIIa Handia (Kataluniako IIa eta Siziliakoa Ia)
- Petri IVa (Kataluniako IIIa)
- Petri Krisologo, santua
- Pedro Nafarra
- Pedro Nolasko, santua
- Pedro Pariskoa