Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedro Fourier

Frantses elizgizona (Mirecourt, Lotaringia, 1565 - Gray, 1640). Agustindarra zen eta Mirecourteko apaiza izan zen 1597-1632 urteetan. Chanoinesses régulières de Notre-Dame izeneko ordena sortu zuen gazte pobreen heziketaz arduratzeko. San Salvador-ko agustindarren kongregazioa berritu zuen.  v Jaieguna, abenduaren 9a.