Petri IVa (Kataluniako IIIa)
Aragoiko eta Kataluniako erregea (Balaguer, 1319 - Bartzelona, 1387). Alfontso IV.aren semea. Petri Zeremoniatsua, Ankerra edo Pedro del Punyalet ezizenez ere ezagutzen da, bihozgabea eta mendekuzalea zelako. 1343. eta 1344. urteetan Balearrak eta Roselló konkistatu zituen, eta 1349an Mallorcako Jakue III.a menderatu zuen. 1348an, monarkiaren zentralismoaren aurka zeuden aitonen semeak menderatu zituen eta haien aginpide politikoa ahuldu zuen betiko. Aragoiren eta Gaztelaren arteko gerran, Henrike Trastamarakoarekin elkartu zen Petri I.a Ankerraren aurka. Gizon argia eta ikasia izan zen, jakintsuen eta artisten babeslea; 1350ean Perpinyàko unibertsitatea sortu zuen. Petri IV.a Zeremoniatsuaren Kronika, bere erregealdiari buruzko kontakizuna, idatzi zuen katalanez.