Pedro Castelnaukoa
(Fr. Pierre de Castelnau) Fraide zistertarra eta inkisidorea (Château-Neuf, Montpellier, ? - Saint-Gillesetik hurbil, 1208). Fontfroideko abatetxe zistertarreko fraide zen Inozentzio III.a Aita Santuaren ordezkari izan zen albiarren edo kataroen heresiaren aurkako gurutzadan (1203). Gurutzadak huts egin zuen eta Tolosako Raimundo kondeak eskumikatu zuen Pedro Castelnaukoa. 1208. urtean hil zuten. Zistertar ordenaren gurtza jaso zuen, martiri gisa. Martxoaren 5ean ospatzen dute zistertarrek jaieguna.