Pedrell, Felipe
Espainiar musikagilea eta musikalaria (Tortosa, 1841 - Bartzelona, 1922). Madrilgo kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta Albéniz, Granados eta Falla izan zituen ikasle, besteak beste. Musika nazionalistaren sustatzaile izan zen, eta musikagile nagusietakoa espainiar musikaren aurrerabidean. XVI. mendeko espainiar musika aztertu zuen. T. Luis de Victoria musikagilearen lan guztiak argitaratu zituen. Musikologiaren oinarriak ezarri zituen Hispaniæ schola musica sacra zortzi liburukitako bilduman, eta Por nuestra música idatziari esker, oihartzun handia lortu zuen. Operak idatzi zituen, besteak beste: El último abencerraje; Los Pirineos; La Celestina. Bestalde, orkestrarako musika, kantatak, kantuak, kamerako musika, eta eliza musika ere idatzi zuen.