Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pedete

edo pedetes. iz. Zool. Pedetidoen familiako karraskaria, 40 cm inguru luzea (Pedetes cafer). Itxuraz katagorriaren antzekoa da, baina isatsa eta atzeko hankak oso luzeak ditu, eta aurreko hankak berriz laburrak; horretan kanguruaren itxura du. Gaztaina koloreko gorrixka izaten da. Kanguruak bezala jauzika higitzen da. Afrika hegoaldeko estepetan bizi da. Eguna lurpean ematen du eta gauez ateratzen da janari bila. Landareak, haziak eta sustraiak jaten ditu batez ere.