Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pedikulatu

izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Lofiforme izenez ere ezagutzen dira. 220 inguru pedikulatu mota ezagutzen dira. Gehienak oso gorputz sendokoak eta aho zabalekoak izaten dira. Ezkatarik ez dute gehienek, baina horien ordez arantzak, pikorrak eta beste luzakinak mamitsu izaten dituzte. Bizkar hegalak ere mamitsuak izaten dituzte. 15 familia biltzen ditu bere baitan: lofidoak, antenaridoak eta zeratidoak, besteak beste. Ordena honetako arrainik ezagunena zapoa da.