Paton, Alan Stewart
Hegoafrikako idazlea (Pietermaritzburg, Natal, 1903 - Durban, 1988). Hegoafrikako arazoak agertzen ditu Patonek bere obretan. Cry, The Beloved Country (1948, Negar egin, herri maite horrek) eta Ah, But Your Land Is Beautiful (1982, Herria oso ederra duzu, ordea) dira Patonen eleberri nagusietako batzuk. Horiez gainera, biografiak –South African Tragedy (1964, Hegoafrikako tragedia), Hofmeyr ministro liberalaren biografia, eta Apartheid and The Archbishop (1974, Apartheid eta artzapezpikua), Geoffrey Clayton Cape Town-go artzapezpikuarena, argitaratu zituen. Autobiografia ere idatzi zuen.
- patogenesi
- patogeno
- patois
- patologia
- patologiko
- Paton, Alan Stewart
- Patos aintzira
- Patras
- patriarka
- patrika
- patristika