Paterson, Andrew Barton
Australiar poeta eta kazetaria (Narrambla, Hegoaldeko Gales Berria, 1864 - Sydney, 1941). Oso ezagun egin zen Australian 1895. urtean argitaratutako The Man from Snowy River and Other Verses bertso bildumari esker. Kazetari izan zen Hegoafrikako boerren gerra garaian eta berri emaile, halaber, Txinan eta Filipinetan. Sydney Evening News egunkariko editore zen 1904. urtean eta Town and Country Journal egunkarikoa bi urte geroago. Lehen Mundu Gerraren garaian Europara abiatu zen eta Sydney Morning Herald egunkariarentzako egin zuen lan. 1905. urtean eman zuen argitara Australiako kantu herrikoien bilduma The Old Bush Songs: Composed and Sung in the Bushranging izenburupean. 1917. urtean Waltzing Matilda kantu ospetsua idatzi zuen, Saltbush Bill, J.P., and Other Verses bildumaren barnean. Berea da, halaber, gaztetxoentzako The Animals Noah Forgot bertso bilduma (1933).
- Pater, Walter Horatio
- Paternain
- paternalismo
- paternalista
- paternoster
- Paterson, Andrew Barton
- patetiko
- Pathé, Charles
- Pathet Lao
- patin 1
- patin 2