Pathé, Charles
Industria gizon frantsesa (Chevry Cossigny, 1863 - Monako, 1957). Edison-en tresnarekin lehenengo eta Joly-ren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinville-ko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formato azpiestandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).