Pater, Walter Horatio
Ingeles eleberrigilea eta saiakeragilea (Shadwell, Londres, 1839 - Oxford, 1894). Oxford-eko Queen´s College ikastetxean egin zituen filosofia ikasketak eta hango irakaslea izan zen. Azterketa lan batzuk egin zituen Winckelmann, Leonardo da Vinci, Botticelli eta Michelangelori buruz, eta lan horien bilduma, Studies in the History of the Renaissance (1873, Errenazimentuaren Historiaren inguruko Azterketak), argitaratu zuen. Marius the Epicurean (1885, Mario epikurarra), erromatarren mundua deskribatzen duen obraz, egin zen ezagun eleberrigile gisa. Harenak dira, halaber, Imaginary Portraits eta Appreciations.