Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parra Collado, Vicente

Espainiar antzezlea (Oliva, Valentzia, 1931 -  Madril, 1997). Banketxe batean hasi zen lanean, baina antzerki zaletasunak bultzatuta, antzerki talde afizionatu batean sartu zen. Madrilen eta Bartzelonan aritu zen zen eta zenbait filmetan parte hartu zuen, extra gisa. 1952an egin zuen debut profesionala antzerkian, Luis Prendesen zuzendaritzapean, Mariscal obrarekin. 1956-1960 bitartean, antzerkia erabat utzita, zinema antzezle gisa lan egin zuen. Gero, antzerkira itzuli zen ostera, eta konpainia bat sortu zuen. Parte hartu duen film zerrenda luzetik aipagarriak dira, beste askoren artean, La verbena de la Paloma (1963); Nobleza baturra (1964); La siesta (1976); La guerra de papá (1977); Cariño mío, ¿qué me has hecho? (1978); El último penalty (1982); Suspiros de España (y Portugal) (1995); Tranvía a la Malvarrosa (1996). Antzerki lan aipagarrienak: Los baches temibles; El pícaro; Isabel reina de corazones; Rebelde; Cherie; La vida es sueño; Don Juan Tenorio; La fierecilla domada; El amante complaciente; Cara de plata.