Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parotiditis

iz. Med. Parotidaren hantura. Motarik arruntena parotiditis kutsakor epidemikoa da (paperak), Paramixovirus motako birusak eragindakoa. Aste bete irauten du eta, gehienetan, ez da batere larria. Hala ere, meningoentzefalitisa eragin dezake haurrengan, eta, helduengan, obulutegiaren edo barrabilen hantura, eta, hauen atrofiara iritsiz gero, antzutasuna.