Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paros

Greziako uhartea, Egeo itsasoan, Ziklade uhartedian, Naxos-eko mendebalean. 7.881 biztanle (1981). Hiriburua: Paros (2.716 biztanle). Marmol zuriko harrobiak.  v Historia. Arkadiarrek hartu zuten lehenengo eta joniarrek gero. Persiarekin aliatu zen K.a. 490. urtean. Mazedoniarren eta Ptolomeoren mendean egon ondoren, K.a. 129. urtean erromatarren eskuetan geratu zen.