Paret y Alcázar, Luis
Espainiar margolaria (Madril, 1746 - Madril, 1799). San Fernandoko Akademian egin zituen ikasketak. Frantziara eta Italiara egin zituen bidaiak; frantses margolaritzaren eragin handia izan zuen. Bilbon bizi izan zen (1780-1786 urteetan), eta han ezkondu zen. Bere artearen erakusgarri ugari utzi zuen hiri honetan: arkitektura proiektuak (hiltegia, Santiagoko plazatxoko iturria, Santiago elizako aste santuko monumentua), erretratuak, eta abar. 1786. urtean, Euskal Herriko eta Kantabriako portuen ikuspegiak margotzea eskatu zion Karlos III.ak (Bilboko Arenaleko ikuspegiak, Olabeaga, Bermeo, Hondarribia, Donostia, Pasaia eta abar). Vianako Santa Maria elizan dago Pareten pintura multzo garrantzitsu eta osoena. 1786-1787 bitartean iturri publiko batzuk proiektatu zituen Iruñerako (Gaztelu plazako iturria, Navarreria plazako iturria, eta abar). 1789an Madrila joan zen bizitzera, eta San Fernandoko Akademiako Arkitektura Saileko idazkariorde izendatu zuten.
- parentesi
- pareratu
- pareratze
- paresia
- parestesia
- Paret y Alcázar, Luis
- pareta
- Pareto, Vilfredo Frederigo Samaso
- paretsu
- paretxo
- Parhae