paragenesi
iz. Geol. Mineralak beren sorreraren edo eraketa ordenaren arabera pilatzea. Denboraren arabera, harri geruzetan pilatutako mineral multzoen erlazioa adierazten du; adibidez, denboran zehar baldintzak pixkanaka aldatuz joaten badira, mineral berria sor daiteke lehendik dagoen mineral batetik, eta horietatik hurrengo beste mineral bat ere era daiteke, mineralak behin eta berriro kristalduz. Paragenesiak, beraz, harri geruza bateko mineralen kristaltzearen ordena adierazten du. v Biol. Genero bereko bi animalia mota desberdin gurutzatuz eragiten den ugalketa modua. Ugalketa modu horren bidez sortzen den hibridoa antzua da beste hibrido batekin elkartuz gero, baina emankorra sortzaileen motako animalia batekin elkartzen bada.