Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paradisu

iz. Zintzoen arimak betiereko dohatsutasunaz gozatzen duten lekua, zerua.  v  Erl. Erlijio askotan onartzen den hil ondorengo bizitza. Erlijio nagusietan lurreko paradisua bizitzaren baratzea edo lorategia da (judaismoa, kristautasuna, islama), giza biziaren aro bakoitzaren hasieran, edo gizartearen urre aroa (budismoa, hinduismoa). Era berean, bizi ondorengo zorioneko egoeratzat hartzen da paradisua (islama, kristautasuna), jainkotasunarekin bat egitea (hinduismoa), edo betiko bakezko egoera, aldaketarik gabea (budismoa).