Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paprika

iz. Bot. Solanazeoen familiako belar landare edo zuhaixka txikia, piperraren antzekoa (Capsicum frutescens). Berez Mexikon, Erdialdeko Amerikan, Hego Ameriketan eta Indiako mendebalean hazten da, baina beste lurralde batzuetan ere lantzen da gaur, bere fruituaz egiten den janari ongarria, paprika izenekoa, oso aintzat hartua baita. Fruitua hori-gorria, arrosa kolorekoa edo berdea izan daiteke paprika aldaeraren arabera. Ez da mingarria izaten. Landare apaingarri gisa erabiltzen diren zenbait piper-mota lortzeko ere erabiltzen da.  v Paprikaren fruituarekin egiten den janari ongarria.