papourdin
iz. Zool. Buztanzuriaren familiako hegazti kantaria, 13 cm inguru luzea (Luscinia edo Cyanosylvia svecica). Papo-urdin arraren lepoaldeko lumek kolore urdin bizia hartzen dute udaberrian. Bizkarraldekoak beti arreak izaten ditu eta sabelekoak zurixkak. Emeak luma beltzez osatutako eraztun moduko bat izaten du lepoan; gainerakoan arraren antzekoa izaten da. Uda Europako iparraldean eta erdialdean, eta Asian ematen du. Negu hasieran Afrikara nahiz Asiako hegoaldera migratzen du. Intsektuak eta arrak jaten ditu.