paper
iz. Landare zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den gaia, orri mehe-meheen itxura ematen zaiena. ◊ Paperezko orri edo puska. || Paper idatzi edo inprimatua, bereziki agiriren bat daukana. || Paper-latz. Paper orri sendoa, alde batean beira hautsa edo kideko gairen bat itsatsirik duena, gauzakiak leuntzeko erabiltzen dena. ik. liz-paper. || Paper idatzi edo inprimatua, bereziki agiriren bat daukana. Liburu, aldizkari eta inolazko paperetan. Udaletxera etorri naiz paper baten bila. || Diru-papera. ik. diru. || Egunkaria. Nork ez du orain haren argazkia paperean ikusi? Bertso-paperak. ik. bertso. Berri-papera. || (Zerbaiten) papera(k) egin. Lehenbizi egin diot haserre papera. Zintzoaren paperak eginez dabil. v Historia. Paperaren izena “papiro” izeneko landaretik dator; Nilo ibaiaren ertzetan hazten den Cyperus papyrus ihiaren zurtoinetik ateratako zatiak erabiltzen zituzten egiptoarrek lehengai gisa, zati horiek elkarren gainka gurutzatu eta prentsatuz orri trinkoak lortzeko. Hala ere, gaurko erara landare zuntzak erabiliz orrialde malgu eta leunak egiteko asmaketa txinatarrena (K.a. 100. urtean gutxi gorabehera) da. Antzinako teknologia hau leku askotara hedatu zen. Bagdad-en bazen paper lantegi bat 794an, eta arabiarrek Afrikaren iparraldera eta geroago Iberiar Penintsulara zabaldu zuten papergintzaren teknika; baziren paper errotak Valentzian 1150ean. Italian, Frantzian eta Alemanian geroago hasi zen papera egiten. Paperaren industria inprimeriaren asmaketarekin batera hasi zen garatzen Europan. Liburuak egiteko paperaren lehen erabilera Gutenberg-en Biblian egin zen (1455). Paperaren industriari bultzada handia eman zion aurkikunde bat papera ekoizteko makinena izan zen; Louis Robert-ek egin zuen lehena 1798an.