Papen, Franz von
Alemaniar politikaria (Werl, Westfalia, 1879 - Obersasbach, 1969). Erdigune Katoliko alderdiko diputatua izan zen Prusiako parlamentuan (1923-1932 urteetan), eta Hindenburg mariskalak Reich-eko kantziler izendatu zuen 1932an. Hitlerrek aginpidea har zezan ahalegindu zen, kantzilerorde izan zen eta Hitler-en enbaxadore Turkian. 1934. urtean kargurik gabe utzi eta kartzelan sartu zuten. Nurenberg-ko epaitegiak libre utzi zuen (1946), ondoren alemaniar epaitegi batek zortzi urteko kartzela zigorra eman zion, baina 1949. urtean libre utzi zuten.