Pan
Mit. Greziako mitologian, Arkadiako artzainen jainkoa, Hermes eta Driope ninfaren semea. Ugalkortasunaren jainkoa zen eta satiroen itxura zuen: adarduna zen, eta ahuntz kokotsa, sudur kakoa eta aker hankak zituen. Panen inguruko mito guztiek maitasuna dute gaitzat. Lotura handia du Dionisos grekoarekin eta Fauno erromatarrarekin, biak ere ugalkortasunaren jainko baitira. v Pan-en flauta. Mus. Haizezko musika tresna, neurri desberdinetako argizariz edo lokarriz lotua eta gehienetan behealdean itxita egon ohi dena. Goialdetik putz eginez jotzen da; hodi bakoitzak nota desberdina ematen du. Greziar mitologiako Pan jainkoak asmatu zuela esan ohi da. Neolitoan eta geroagoko kulturetan zabaldu zen, Melanesian eta Hego Ameriketako indiarren artean, batez ere. Europan artzainen musika tresna izan zen gehienbat eta hala iraun du Pirinioetan. Ekialde Urrunean tradizio luzea izan du. Mozartek erabili zuen Flauta miragarria operan.