Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pagurido

izond. Zool. Dekapodoen ordenako izen bereko familiako oskoldunez esaten da. Buru eta bularralde luzaranekoak dira. Sabelaldea biguna dute, simetriarik gabea eta espiralean biribilkatua. Simetriarik eza du ezaugarri, gorputzaren alde bateko organoak bestekoak baino garatuagoak dituelako. Paguridoen familiako oskoldunik ezagunena ermitaria da.