Pagola Goya, Beltrán
Gipuzkoar piano-jotzailea eta musikagilea (Donostia, 1878 - Donostia, 1950). Musika ikasketak egin zituen jaioterrian Santestebanekin, eta Madrilen Tragó-rekin. 1898-1914 urteetan Donostiako kasinoko pianista izan zen. Geroago Donostiako kontserbatorioko irakaslea izan zen eta bertako orkestra sortu zuen. Garrantzi handia izan zuen Pagolaren Tratado práctico de armonía liburuak. Musika lan aipagarriak ditu: Sinfonía vasca, orkestrarako; Humoradas vascas, piano eta orkestrarako; El monje organista, eta Pianorako Sonata.
- Pagoeta
- Pagoeta
- pagoki
- Pagola Aizpiri, Manuel
- Pagola Elorza, José Antonio
- Pagola Goya, Beltrán
- Pagola, Manex
- Pagolle
- pagondo
- pagotxa
- pagu