Pacheco, Francisco
Espainiar margolaria (Sanlucar de Barrameda, Cadiz, 1564 - Sevilla, 1644). Sevillan egin zituen margolaritza ikasketak; Flandesen izan zen, eta Toledon El Greco ezagutu zuen. Margolaritza eskola famatu bat antolatu zuen Sevillan; han, besteen artean, Velázquez eta Alonso Cano margolarien maisu izan zen. Pachecoren lan handietan, manierismoaren eragina pixkanaka desagertu zen, eta errealismoa eta argi-ilun gogorrak areagotu. Bestalde, indar handiko erretratuak egin zituen. Didaktika lanak ere idatzi zituen.