Pablo y Antón, Joaquín Romualdo de. (
«Chapalangarra» deitua). Nafar gerrillari eta militar liberala (Lodosa, 1784 - Luzaide, 1830). 1813an koronel izendatu zuten aginterako zituen dohainak eta ausardia ikusirik. Espoz eta Ilundainen agindupean egon zen, baina hura matxinatu zenean (1814) haren aurka agertu zen Chapalangarra. Riegoren matxinada gertatu ondoren Konstituzioa zin eginarazi zion Chapalangarrak Bilbon osatu zuen gudaroste liberalari. 1823. urtean, aldiz, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. 1830. urtean gudaroste liberal txiki bat antolatu zuen Kanbon eta Espainian liberalismoa berriro ezartzeko asmoz Luzaidetik sartzeko ahaleginak egin zituen baina hil zuten saioan.
- Pa
- pabana
- Paue
- Paueko ibaia
- pabiloi
- Pablo y Antón, Joaquín Romualdo de. (
- Pablo, Luis de
- Pablo
- paboi
- Pabst, Georg Wilhelm
- Pacino, Al