Ott, Sandy
Estatubatuar antropologoa, euskal gaietan aditua (Corry, Pennsylvania). Gizarte antropologia ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan bertan lanean jardun zuen 1980tik 1985era, etnologia eta gizarte antropologiaren eremuan. 1983. eta 1986. urteen artean University Abroad Consortium delakoaren zuzendari modura aritu zen Nevadako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan. 1989tik aurrera, Oxfordeko Unibertsitateko Administrazio sailean lan egiten du. Bere ikerlan nagusiak Euskal Herriaren inguruan egin ditu, eta hainbat lan argitaratu ditu: Aristotle Among the Basque: The Cheese Analogy of Conception Man (1979), Blessed Bread, First Neighbours and Asymmetric Exchange in the Basque Country (1980), The Circle of Mountains. A Basque Shepherding Community (1981) eta Indarra: Some reflexions on a Basque concept (1992), besteak beste.