Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otsolizar

iz. Bot. Arrosaren familiako zuhaitza, 12-20 m luzea, lizarraren antzekoa (Sorbus aucuparia). Hosto erorkorra eta horztuna du. Lore txikiak izaten ditu, kolorez zuriak eta mordotan antolatuak. Intsusaren antzeko fruitu gorriak ematen ditu; herrialde batzuetan oso aintzat hartuak dira marmelada egiteko. Ipar Buruan izan ezik Europa guztian hazten da, eta nekez galarazten du hotzak.