Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ottawa

Kanadako hiriburua, izen bereko ibaiaren eskuineko ertzean, Ontarioko probintzian. 295.000 biztanle ditu hiriak eta 718.000 hiri inguruneak. Zur, mekanika, kimika eta zementu industria eta zuraren salerosketa dira ekonomia jarduera nagusiak. Kanadako hiri ederrenetako eta kulturagune nagusietako bat da. Unibertsitatea, 1848an sortua. Aipagarriak dira parlamentua eta haren inguruko etxeak, neogotiko estilokoak.  v  Historia. XIX. mendearen hasieran sortu zuten, Bytown izenarekin, eta 1854an eman zioten Ottawa izena. 1858an Victoria erreginak Kanadako hiriburu izendatu zuen, Montréalen eta Torontoren artean, biek Kanadako hiriburu izan nahi zutela eta, sortu ziren arazoak baretzeko.