Ossorio y Gallardo, Angel
Espainiar politikaria (Madril, 1873 - Buenos Aires, 1946). Bartzelonako gobernari zibila izan zen Solidaridat Catalanaren garaipena izan zenean (1907ko apirilean) eta Bartzelonako Aste Odoltsuan (1909ko uztailean), baina, Aste Odoltsuan izandako indarkeria zela eta, dimititu zuen. Errepublikar kontserbadorea zen; Companys-en eta Azañaren alde agertu zen 1934ko urriko gertakizunen ondoren haien kontra izandako gerra kontseiluan. Espainiako Gerra Zibilaren garaian matxinatuen kontra azaldu zen, eta ondorioz erbestera joan behar izan zuen. Erbestean Giral-en gobernuko kide izan zen (1945).
- Osserain
- Osserain-Rivareyte
- Ossès
- Ossian
- Ossietzky, Carl Von
- Ossorio y Gallardo, Angel
- Ostabaret
- Ostabat
- Ostabat-Asme
- ostadar
- Ostade, Adriaen van